002.Lan zientifikoa eta gaur egungo ikerketak

Errealitateko gero eta alderdi gehiago geratzen ari dira zientziaren esku. Horren ondorioz, ikertzaileak espezializatuz eta profesionalizatuz joan dira.

Erroreak zuzentzeko eta teoriak egiteko, ezinbestekoa da zientzialarien kolektiboari metodoak, datuak eta emaitzak jakinaraztea. Horretarako, batzarrak eta zientzia-aldizkariak (paperezkoak nahiz digitalak) erabiltzen dira. Aldazkarietako argitaratze-batzordeek txostenak ematen dizkiete zenbait espezialistari, lana aztertu eta beharrezko aldaketak proposa ditzaten. Halaber, metodologiaren eta teoriaren alorretan zer ekarpen egiten dituzten aztertzen dute.

Zientzia profesionalizatuan, oso garrantzitsuak dira finantziatzioa antolatzen duten erakundeak.

Oinarrizko zientzia, jakin-minak eragiten duena, estatuek finantziatzen dute, gehienbat; eta ikerketa aplikatua, berriz, iturri pribatuek finantziatzen dute, hala nola enpresek edo irabazi-asmorik gabeko fundazioek (pazienteen elkarteak...)

Zientzia aplikatua arazoen konponbideak bidaltzen dituen zientzia da.