02.Nola dago antolatuta Unibertsoa?

http://cosmology.net/images/universe05.jpg

Unibertsoaren galaxiaz eratuta dago eta galaxien arteko espazioa hutsik dago. Adibidea: gure galaxia Esne- Bidea da.

Esne Bidea hogeita hamar bat osatutako talde baten parte da: Talde Lokala.

Talde Lokala,berriz, Virgo galaxia-kumulua izeneko talde mutzo baten parte da. Galaxia-kumulu horretan, milaka galaxia daude: milaka bilioi (1015) izar,guztira. Virgo galaxia-kumulua egitura handiago baten parte izango da agian, baina astronomoek zailtasunak dituzte egitura hori aurkitzeko.

Galaxia izarrez,gasezko eta hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da. Esne Bidean 100.000 milioi izar inguru eta beste hainbeste planeta daude.

Izar bat plasmazko gorputz biribil handia eta trinkoa, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia.Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren iturburu.Hidrogenoa eta helioa baino astunago den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.

Eguzkia izar ertain bat da, eta Esne Bidea deritzon galaxia kiribil handi baten erdialdean dago, bere planetekin batera. Begi hutsez ikusten ditugun izar guztiak Esne Bidearen parte dira. Konstelazioak izarrak dira, eta itxura eta izen bereziak dituzte.

Nebulosak hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas eta hauts partikulak.

Teoria kosmologiko berrien arabera,izarren sorreran parte hartzen dute.

Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz bat, masa handikoa, berezko argirik ez duena eta fusio nuklearrik sortzen ez duena.