4.1. Energia mekanikoaren kontserbazioa

Osziladore harmonikoaren Em energia mekanikoa da haren energia zinetikoaren eta potentzialaren batura:

Indar ez-kontserbakorrik (marruskadura, adibidez) ez dagoenean,osziladore baten energia mekanikoak konstante dirau.

Beheko irudian ikus daiteke elongazioarekiko zer mendekotasun duten energia poten tzialak eta zinetikoak, baita bien batura konstantea dela ere.

— Energia mekanikoak ez dauka elongazioarekiko mendekotasunik; badauka, aldiz, osziladorearen ezaugarriekikoa (k) eta anplitudearekikoa (A).

— Muturretan eta oreka-posizioan izan ezik (puntu horietan, hurrenez hurren,energia mekanikoa guztiz potentziala edo erabat zinetikoa da), gainerako puntuetan, osziladorearen energia mekanikoa da aipatutako bi energia horien batura, eta higiduran zehar batetik bestera transformatuz doa.

— Oreka-posizioarekiko simetriko diren edozein bi puntutan bi energien balioak berdinak dira:

Oszilazio bakoitzean, bi aldiz pasa tzen da puntu horietatik partikula; horrexegatik, bi energien balioak berdinak dira lau aldiunetan.