07. Gaixotasun endokrinoak, nutrizionalak eta metabolikoak

Metabolismoa: Organismo bizidunetan gertatzen den erreakzio kimikoen multzoa, substantzia sintesi (anabolismoa) eta degradazioan (katabolismoa) datzana.

Entzima: Erreakzio kimikoen abiadura handitzen duen gaia.

Hormona: Guruin batek edo zelula espezializatu batek ekoitzitako substantzia, mezulari kimiko gisa zelula batetik bestera informazioa eraman ondoren, zelulen, ehunen, organoen edo aparatuen funtzioa erregula dezakeena.

Guruina: Organismoak behar-beharrezkoak dituen substantziak sintetizatzen dituen organoa da. Substantzia horien artean entzimak eta hormonak.

Gaixotasun endokrinoak, nutrizionalak eta metabolikoak sortzetikoak nahiz hartutakoak izan daitezke. Metabolismoan parte hartzen duten entzimak edo hormonak aldatzearen ondorioaz … sortzen dira. Horietako bi gaixotasun adibide ohikoenak hauek dira:

7.1. Diabetes mellitusa

Diabetes mellitusa: Gaixotasun kronikoa da,pankreak intsulina gutxiegi edo batere jariatzen ez duelako sortua da.

Intsulina: Odoleko glukosa-kontzentrazioa kontrolatzen duen hormona da. Bere funtzioa, zelulek glukosa xurgatzea da, odoleko glukosa (gluzidoa) kontzentrazioa handitzearen arriskua saihesteko.

Hipergluzemia: Glukosa odolean pilatzen denean gertatzen da intsulina kantitatea nahikoa ez delako.

Tratatzeko, gaixoek dieta orekatua izan behar dute, ariketa fisikoak egin behar dituzte, sendagaiak erabili … eta garrantzitsuena, intsulina hartu. Hau egiten ez bada, ondorioak hauek izan daitezke: zirkulazio-arazoak, nerbio.sistemako arazoak …

Zenbait kasutan, diabetesak jatorri genetikoa du eta haurtzaroan agertzen da. Beste kasu batzuetan, kaloria gehiegi hartzearekin eta gehiegizko pisua izatearekin lotuta dago.

7.2. Obesitatea

Gantz kantitate gehiegi izateagatik, hau da gorputzak gastatzen dituen baino kaloria gehiago hartzeagatik sortzen da obesitatea.

Ondorioak oso larriak ditu obesitateak: esaterako, diabetes mellitusa izatea, garuneko edota miokardioko infartua jasotzea … Oso arriskutsua denean, medikuek ebakuntza kirurgikoa agindu ohi dute pazienteari.

Pisua galtzeko (kaloriak erretzeko) ez dago mirarizko dietarik, baizik eta kaloria gutxiko janari gehiago hartu behar dira (hala nola, barazkiak, fruituak …), kaloria handiko produktuak baino (patatak, arroza …). Baita behar beharrezkoa da ariketa fisiko asko egitea.

Ba al dakizu pisu egokia ote duzun? *

G.M.I. (gorputz-masaren indizea) kalkulatuko duzu, horretarako, zeure pisua eta altuera ezagutu behar duzu. Hauek ezagututa, pisatzen duzuna zati neurtzen duzuna ber bi egin behar duzu.

G.M.I.= [Pisua (kg)]/ [Neurria (m)]2

Emaitzak zera adierazten du:

-> G.M.I < 18 : pisu txikia

-> 18 < G.M.I. < 25 : pisu egokia

-> 25 < G.M.I. < 30 : gehiegizko pisua.

-> G.M.I. > 30 : obesitatea