05.Eboluzioa eta eboluzioaren frogak

Eboluzioa

Duela 4.500 milioi urte biziaren sorrera xumea gertatu denetik gaur egungo espezie-aniztasunera igarotzeko prozesua.

Hiru froga motak egiaztatzen dute eboluzioa gertatu dela:

    • Froga biologikoak

Hezurren antolaketa eta egitura:

Saguzarrak, baleak eta gizakiak, oso animalia desberdinak dira, baina gorputz-adarren antolaketa eta egitura oso antzekoak dira; arbaso bera dutela uste dugu, eta arbaso haren anatomia moldatu egin dela,animalia bakoitzaren erabileretara.

Aztarna-organoak:

Aztarna-organo esaten zaie gaur egungo espezieak ezertarako erabiltzen ez dituzten gorputz zatiei.

Aztarna-organoak: apendizea eta kokzix-ornoa (gure arbaso isatsdunen aztarna)

Eboluzioaren froga biologiko nagusia da izaki bizidun guztiok informazioa transmititzeko sistema bera dugula: ADNa

    • Froga paleontologikoak

Fosilak dira froga paleontologikoak.Orain arte, 300.000 fosil sailkatu dituzte baina zenbait paleontologoren arabera, 2.000 milioi espezie bizi ziren, beraz lagin txiki bat besterik ez dute aurkitu. .

Hala ere, lagin horu nahikoa da biosferaren bilakaera zuhaitz handi baten bidez adierazteko. Biziaren zuhaitz horretan, izaki bizidun guztiok enbor bera dugula ikus dezakegu.

    • Froga molekularrak

Mutazioak (gene-aldaketak) erritmo konstantean gertatzen direla hartzen dute oinarritzat. Bi espezieren edo bi talderen geneen arteko desberdintasunak kontuan hartuta, zer ahaidetasun duten eta noiz banandu ziren jakin dezakegu.

Saguaren 30.000 geneetatik 29.700 inguru gizakiok ere baditugu, eta horrek du garrantzia froga molekularretan. %99ko parekotasunak argi eta garbi frogatzen du zuhaitz bereko adarrak garela.

Organo homologo: Jatorri bera duten organoak dira, baina funtzio desberdina betetzen dutenez itxura ere desberdina dute. Adibidez, hegaztien mokoak.

Organo analogo: Jatorri desberdina duten organoak dira, baina funtzio bera betetzen dutenez itxura ere antzekoa dute.Adibidez, animalien hankak.