06.Eboluzioaren azalpena

Espezie bat elkarren artean ugaltzen diren eta ondorengo ugalkorrak ematen dituzten izaki bizidunen multzoa da.

1. HAUTESPEN NATURALA

EBOLUZIOAREN TEORIAK

    • Lehenengo teoria eboluzioari buruzko Lamarckeko Jean Baptiste (1744-1829) zientzialari zor diogu.

Lamarck-ek adierazi zuen espezieak aldatu egiten zirela, premiei erantzuteko edo ingurunera

moldatzeko.

Lamarckismoaren arabera:

1. Bizidun guztiek hobetzeko joera naturala dute, gero eta gorputz "hobeak" eta konplexuagoak lortu "nahi" dute.

2. Hobetzeko, ahaleginak egiten dituzte eta ahalegin hauek gorputza eraldatzen dute.

3. Eraldaketak heredatzen dira, ondorengoeei pasatzen zaie.

    • Charles Darwin (1809-1882) britaniar naturalistak hautespen naturala izeneko mekanismoa erabili zuen, eboluzioa azaltzeko. Teoria horren arabera, ingurunera ondoen moldatutakoek irauten dute bizirik. Belaunaldi askoren buruan, aldaketa guztiak gehitu egiten dira, eta amaierako belaunaldia ez da hasierakoaren berdina.
    • Neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa hasierako darwinismoa eta genetika elkartzen ditu.

Charles Darwin y el arbol de la vida por Crlsgn

2. HAUTESPEN ARTIFIZIALA

Gizakiak etxeko animalien eta landareen ezaugarri jakin batzuk aukeratu ditu, berari komeni zaizkion ezaugarriak, eta gustuko ezaugarriak dituzten aleei baino ez die utzi ugaltzen.

3. ERRADIAZIO EBOLUTIBOA

Duela 250 milioi urte inguru kontinente guztiak Pangean elkartuta zeuden. Lurraren historian,hainbat pangea (superkontinente) egon dira.

Grafikoan ikusten dugu pangean

espezie gutxi dagoela, eta ez dagoela

aniztasun handirik. Kontineneak bananduta daudenean,

aldiz, espezie mota gehiago dago.

Kontinenteak elkartuta badaude, espezieak elkarren aurka hasten dira lehian, eta espezieen kopurua gutxitu

egiten da.

Aitzitik, pangea banantzen denean (lehen baino kontinente gehiago sortzen direnean),

beste ingurune batzuk azaltzen dira; lehen baino kosta-eremu gehiago, esaterako.

Hori dela-eta, espezieak ugaritu egiten dira. Erradiazio ebolutiboa esaten zaio fenomeno horri.