1. Transgenikoak

Gizakiok duela milaka urtetatik hautespen artifiziala erabili dugu, baina hautespen mota honetan organismo guztiak espezie berekoak izan behar dira.

Gaur egun, bioteknologiak aukera ematen digu hobekuntza genetikoaren bidez espezie batean beste espezie baten gene bat sartzeko.

Organismo transgenikoak: beste espezie baten gene bat (transgenea) sartuta genetikoki eraldatu diren organismoak (GEO).

Prozedura horren bidez ondokoak lortu dira:

  • Petrolio-orbanak garbitzen dituzten bakterio superdegradatzaileak
  • Plastiko biodegradagarriak sortzen dituzten bakterioak
  • Izurriteak eragiten dituzten intsektuen aurkako landareak (pestizidak erabiltzea eta haien toxikotasuna eragozten da); adibidez, artoa