Exoplaneta eguzki sistematik kanpo dagoen planeta da
Superlurrak 2007an aurkitzen hasi ziren eta gure planetaren masa baino apur bat handiagoa duten planetak dira
Planetetan bizia egoteko baldintzak
- Planetatik izarrerainoko distantzia: Izarretik gertu-gertu edo oso urrun dauden planetetan, ura ezin da likido-egoeran egon, tenperaturaren eraginez.
- Batez besteko grabitatea: Planeta txikia bada (Marte,esaterako), planetak ez du behar adina grabitate atmosfera atxikitzeko. Atmosfera galtzen badu, hidrosfera lurrundu egiten da, presio atmosferikoa falta delako
- Metalezko nukleo urtua: biratzean, nukleoak eremu magnetiko bat sortzen du, eta izarraren X eta gamma erradiazioetatik babesten du planeta
- Satelite handi bat egotea: Ilargiaren grabitazioaren eraginik izango ez balu,Lurraren errotazio-ardatzaren inklinazioa nabarmen aldatuko litzateke,eta aldaketa handiak egongo lirateke Lurreko kliman
- Izarraren bizi-denbora: Izar handi-handiek bizi laburragoa dute izar txikiagoek baino.
- Planeta erraldoiak gertu egotea: Grabitazio-erakarpen handia dutenez,asteroideak desbidera ditzakete, eta horrela, asteroideek ez dute beste planetekin talka egiten.
- Esne Bideko kokapena: Galaxiaren erdigunetik urrun egotea. Erdigunean,supernoba asko lehertzen dira, eta leherketetatik, erradiazio handia ateratzen da.