06. Giza genoma

6.1. ADNaren sekuentziazioa: ADN guztiak ez du kodetzen

KROMOSOMAK: zelula eukariotoetan nukleo barnean dauden unitate morfologikoak dira, ADN eta proteinaz(histonak) eraturik daude.

GENEAK: proteinak sortzeko informazioa duten ADN-zatiak dira

GENOMA: Organismo baten gene guztien multzoa

  • Genomaren %2ak geneak bakarrik ditu.
  • Genomaren %98ak ez du kodetzen, eta intronez,ARN genez eta ADN zaborrez osatuta dago.

ADNan ondokoak bereiz ditzakegu:

  • Geneak osatzen dituzten nukleotidoen multzoak: exonak eta intronak

Exona: gene baten barruko ADN zatia da, eta proteinak kodetzen ditu

Introna: gene baten barruko ADN zatia da, eta ez da proteinak sintetizatzeko erabiltzen

  • ADN zaborra. Ez dago geneen barruan, izan ere, genoma gehiena ADN zaborra da. Zientzialariek ez dakite ADN zaborrak zer funtzio duen.

6.2. Genoma eta konplexutasuna

Genoma baten tamaina (gene edo nukleotido kopuruaren bidez neurtua) ez dator bat organismo konplexutasunarekin.

GENOMIKA: genomak aztertzen dituen biología-atala da. Konplexutasun handiko patologiak aztertzen ditu; hala nola, alkoholismoa eta minbizia

Genomak kodetutako proteína kopurua (100.000 inguru) gene kopurua (23.000) baino askoz handiagoa da; izan ere, zenbait genek proteína bat baino gehiago kodetzen dute.

PROTEOMIKA genomak kodetzen dituen proteína guztiak aztertzen dituen zientzia-atala da

HERENTZIA GENETIKOA