12. Gaixotasunen tratamendua:farmakoak eta sendagaiak

Sendagaiak: Gaixotasun bat sendatzeko, arintzeko, prebenitzeko edo diagnostikatzeko erabiltzen diren produktuak sendagaiak dira.

Sendagai batek farmako bat edo gehiago izan ditzake, beraz, farmakoak sendagaien osagai aktiboak dira.

Sendagai batzuek kontrako ondorioak dituzte, hauek ondorio kaltegarriak dira, horregatik sendagaia merkaturatu aurretik osasun-arloko agintaritzak egiaztatu behar du onura gehiago dituela kontrako ondorioak baino.

Sendagaien dosi egokiak hartu behar dira bestela gehiegikeriak kontrako ondorioak agertzeko aukera handitu egiten du. Zenbait farmako batera hartu ezkero batak bestearen eragina baliogabetu dezake.

12.1. Nola jarduten dute farmakoek?

Farmakoak organismoaren barruko molekulekin elkartu egiten dira, molekula hauek errezeptoreak bait dira.

Farmako bat gure gorputzera sartzen denetik errezeptorera iristen den arte, zenbait hesi zeharkatu behar ditu; digestio-aparatuaren pareta, gibela, odol-hodien paretak…

Farmakoak hesi horiek ekiditzeko, modu desberdinetan har daitezke:

·Ahotik: pilulak, kapsulak…

·Mihipetik: konprimituak, mihi azpian jartzen direnak

·Ipurditik: sopusitorioak

·Injekzioak: larruazalpekoak, gihar barnekoak edo zain barnekoak.

·Sudurretik: sendagaia langargailuz har daiteke.

·Larruazaletik: pomadak

12.2. Farmako berriei buruzko ikerketa eta garapena

Gaur egun farmako espezifikoak bilatzen dira, hauek errezeptore mota batekin soilik elkartzen direnak. Horrela kontrako ondorio gutxiago sor dezakete.

12.3. Farmazia-industria: patenteak eta generikoak *

Farmakoen inguruko ikerketa gehiena farmazia-industrian gauzatzen da, hau da, irabazi handiak lortzen dituzten enpresa multinazional handietan. Hauetan ikerketa sailak dituzte, bertan sortzen dituzte dira farmakoak eta bertan egiten dira beraiekin hainbat saiakera.

Sendagai bat merkaturatzeko osasun-arloko agintariek onartu egin behar dute, horretarako hainbat pauso jarraitu behar dira:

1) Zenbait saiakuntza egin behar dira; hauek esperimentazio-animaliekin eta pertsona osasuntsuekin egiten dira.

2) Emaitza onak lortzen badira hurrengo pausua saiakuntza klinikoaren fasea igarotzea da, fase honetan pertsona osasuntsuekin egiten dira saiakuntzak.

3) Aurreko frogak sendagaia ona eta segurua dela frogatu eta gero, hau merkaturatzeko prest dagoela esan daiteke.

Enpresa batek farmako berri bat sortzerakoan, patente bat eskatzen du, hau egitean lortzen duena zera da; enpresa horrek soilik izatea farmako hori egiteko eta saltzeko ahalmena, hori hamar urtetik hogei urtera bitartean, urte horiek pasata beste laborategi batzuk ere has daitezke farmakoa egiten, beste enpresak sortuko duten farmako horri farmako generikoa deritzo, farmako horiek osagai aktibo bera dute baina ekonomikoagoak dira pazientearentzat zein herrialdeko ekonomiarentzat.