Higidura periodikoak:
Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte konstante bat pasatu ondoren bere aldagai zinematikoak (posizioa: r , abiadura, v , eta azelerazioa, a ) errepikatu egiten direnean. Denbora tarte horri periodoa deritzo.
Adibidea: Higidura zirkular uniformea HZRU.
Higidura bibrakor edo oszilakorrak:
Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra burutzen duela esaten dugu, denbora tarte berdinetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka posizioaren inguruan alde batera eta besteradesplazatzen ari denean.
Adibidea: pendulua edo puntu finko batetik lotuta dagoen malguki bati lotutako masa.
Higidura harmoniko sinplea:
Gorputz batek ibilbide zuzen batean egiten duen higidura higidura oszilakorra harmoniko sinplea HHS dela esaten dugu baldintza hauek betetzen badira: