Galaxiako atomo bakar bat ere ez da geldirik egoten segundo batean. Dena higitzen da. Askotan biraka ibiltzen da. Galaxia batean, izarrak nukleoaren inguruan biratzen dira. Sateliteak planeten inguruan biraka dabiltza, eta planetak, berriz, izarren inguruan.
3.1. Grabitate indarra.
XVII. mendetik XVIII. mendera bitartean, Isaac Newtonek birak azaldu zituen, grabitazio unibertsalaren legearen bidez.
Grabitazio-legearen arabera, gorputzak zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta gehiago erakartzen dute elkar.
3.2. Zulo beltzak
Grabitazio-erakarpenak zulo-beltzetan du indar handiena. Dentsitate handi-handiko materia-kontzentrazioak dira zulo beltzak. Grabitate indarra oso handia da, ihes-abiadura argiaren abiadura baino handiagoa delarik.Beraz, argiak ere ezin dio ihes egin eremu horri, oso azkar ibili arren; ezerk ere ezin dio bere grabitate indarrari ihes egin.
Nola jakin dugu zulo beltzak badirela? Materiak grabitazio-zulo handira (zulo beltzera) erori aurretik azeleratzean igorritako erradiazioaren bidez (X izpien bidez, batez ere) jakin dugu zulo beltzak badirela.
Zulo beltz batean zenbat eta gorputz gehiago erori, orduan eta masa handiagoa izango du, eta hortaz, grabitazio-erakarpena ere handitu egingo zaio. Baina inguruko izar guztiak ez dira erortzen itzulerarik gabeko puntua edo gutxieneko segurtasun distantzia dagoelako.