05. Zertarako balio dute geneek?

    • Herentziazko informazioa biltegiratzen dute
    • Proteinak eratzen dituzte eta proteinak funtzio gehien-gehienak egiten dituzten izaki bizidunengan

Proteinak erribosometan sintetizatzen dira. Erribosomak zitoplasman daude, nukleotik kanpo. Nukleodun zeluletan ADNa nukleoan dago, beraz ADNtik erribosometara informazio genetikoa eramateko molekula bat dago (ARNa, beste azido nukleikoa). 1958an Crickek bere biologĂ­a molekularraren dogma zentrala enuntziatu zuen. Dogma horrek ezartzen du zer bide egin ditzakeen herentziazko informazioak; izan ere, informazio hori ADNan biltegiratzen da, eta proteinak sintetizatzeko erabiltzen da, ez alderantziz.