07. Garapenaren genetika

GARAPENAREN GENETIKA: Organismoen garapena (obulua ernaltzen denetik organismoa heltzen den arte) zuzentzen duten arauak argitzen duen zientziaren zatia da.

Antonio García-Bellido (1936) eta Ginés Morata (1945) espainiar ikertzaileek arlo horretako oinarri genetikoak finkatzen lagundu dute.Animaliak moduluz modulu eratzen direla frogatu zuten. Organismoen garapenean zehar, konpartimentu izeneko guneetan, gene jakin batzuk soilik adierazten dira (gene hautatzaileak).

Organismo bat garatzeko ondoko bi prozesu behar dira:

  • Proliferazioa: hasierako zelula bat ugaltzea; hots, zelulak zatitzea eta, beraz, haien genoma erreplikatzea
  • Diferentziazioa: zelula alabak espezializatzea, ehunak eratze aldera. Horretarako beharrezkoa da genomaren adierazpena erregulatzea, gene jakin batzuk (ehun bakoitzarenak) adieraz daitezen, eta ez beste batzuk (adierazpen bereizgarriak)

Homeobox bat izaki bizidunen garapena zuzentzen duten geneen ADN sekuentzia da.

Dirudienez, kromosometan, enbrioi baten garapena kontrolatzen duten geneek enbrioi

horren eskualdeetako ordena bera dute.