4.3. Satelite baten energia mekanikoa

Satelite baten energia mekanikoa

m masa duen satelite baten energia mekanikoa konstantea izango da, M masak sorrarazitako eremu grabitatorio kontserbakorrean barrena higituz doalako m masa. Abiadura orbitala erabiliz, energia mekanikoaren balioa kalkula daiteke:

Eremu grabitatorio batean barrena higitzen den satelitearen energia mekanikoak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Energia potentzial grabitatorioaren erdiaren berdina da.
  • Konstantea eta negatiboa da. Higituz doan satelite baten energia mekanikoaren zeinu negatiboaren esangura fisikoa da partikulak inoiz ezin duela ibilbidetik ihes egin.
  • Irudian adierazten da nola aldatzen diren higidura orbitalean dagoen satelite baten energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa eta energia mekanikoa , orbitaren erradioaren arabera.