08. Gaixotasun kardiobaskularrak

8.1. Zer dira gaixotasun kardiobaskularrak?

Gaixotasun kardiobaskularra: Bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak dira.

Ohikoenak honako hauek dira:

Miokardioko infartua *

Gihar kardiakoaren zatiren bati odolik iristen ez zaionean gertatzen da.

Garuneko hodietako istripua

Garunaren zati batean odol-isuria etetean gertatzen da, odolbildu batek garuneko arteria bat buxatzen duenean

8.2. Gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktoreak *

  • Arrisku-faktore aldaezinak

-Adin aurreratua

-Gizonezkoa izatea

-Familian gaixotasun kardiobaskularren aurrekariak egotea

  • Arrisku-faktore aldagarriak

-Tabako-kontsumoa

-Arteria-hipertentsioa

-Diabetesa

-Odolean kolesterol asko izatea

-Dieta ezegokia

-Sedentarismoa

-Obesitatea

-Estresa

-Antisorgailu hormonalak erabiltzea