11. Gaixotasunen diagnostikoa

11.1. Diagnostikoaren faseak *

Diagnostikoa: pertsona batek zer gaixotasuna duen jakiteko erabiltzen den prozedura da.

Honetan zenbait fase daude:

- Elkarrizketa klinikoa edo anamnesia: medikuak galderak egiten dizkio pazienteari, datuak jasotzeko.

- Azterketa fisikoa:Informazioa zentzumenen bidez jasotzea.

- Azterketa osagarriak: Probak dira. Diagnostikoa baieztatu edo ezeztatu egingo dutenak.

11.2. Historia klinikoa

Pazientearen hainbat datu kliniko eta pertsonal biltzen dituen dokumentua da.

Historia kliniko baten osagai nagusiak hauek dira:

11.3. Azterketa osagarririk erabilienak

Odol analisia: Proba hori egiteko odola ateratzen zaio pazienteari, odola aztertzeko.Hainbat gaixotasun diagnostikatzeko erabiltzen da.

Irudi bidez diagnostikatzeko teknikak:Teknika hauek barne organoen irudiak lortzeko erabiltzen dira.Teknika hauek zenbait arrisku dituzte eta medikuek kontuan hartu behar dituzte.

  • Erradiografia:Lehenbizi garatutako irudi teknika da hau.X izpiak erradiazio mota bat dira, erraz zeharka ditzakete zenbait objektu opaku.X izpien sorta bat pertsona baten gorputzera fokatuz eta haren atzean argazki-film bat jarriz gero, X izpiek zeharkatutako egiturak agertuko dira filmean.Gehiegi erabiliz gero, X izpiek minbizia sor dezakete. Ez da emakume haurdunekin eta haur txikiekin erabili behar.
  • Ordenagailu bidezko tomografia asiala (Ota edo eskanerra).
  • Erresonantzia magnetikoa.
  • Ekografia.
  • Medikuntza nuklearra

Bihotz-kateterismoa: Kateter bat sartzen da gorputzean arteria batetik.Ondoren bihotzerantz eramaten da. Momentu honetan kontraste bat sartzen da, eta irudiak lortzen dira (angiografiak).

Jarduera elektrikoa erregistratzeko teknikak: Gihar-zelulen eta neuronen jarduerak potentzial-diferentzia txikiak sortzen ditu. Zenbait teknika erabiliz,seinale horiek hauteman eta graba daitezke.

  • Elektrokardiograma (EKG)
  • Elektroentzefalograma (EEG)
  • Elektromiograma (EMG)

Esfortzu-proba: Pazienteak ahalegin fisiko bat egiten duen bitartean (zinta mugikor batean) EKGa, arteria-tentsioa eta pultsu-maiztasuna lortzen dira.

Endoskopia-teknikak: Endoskopio deritzon tresna (hodi formako tresna) sartzen da gorputzean , zulo natural batetik edo ebaki kirurgiko batetik. Honen bidez gorputzaren barrualdea den bezala ikus daiteke pantaila batean.

Biopsia: Ehun zati txiki bat ateratzen da, ondoren mikroskopioz aztertzeko.