00.Oinarrizko kontzeptuak

  • GENETIKA

Seme-alabek gurasoen ezaugarriak heredatzen dituzte.

Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da genetika.

  • KARAKTEREA

Gurasoek ondorengoei herentzian transmititzen dizkieten ezaugarriak dira.

Karaktere motak:

  • fisikoak edo anatomikoak: ile kolorea, altuera, begi kolorea, behatz kopurua ...
  • fisiologikoak: organismoaren funtzionamendurako entzimak, proteinak, ...
  • portaerak: berezko portaera batzuk ( amatasuna, ehizarako portaera, ihesa, erasoa, ierarkia sozialak ,

  • GENEA

ADN zatia da, eta karaktere jakin baterako informazioa dauka. Informazio hori base nitrogenatuen sekuentziaren bidez kodifikatuta dago.

Gene batek karaktere bat determinatzen duenean herentzia-mekanismoa genetika mendelianoak explikatzen du. Hala ere bizidunetan herentzia mekanismoak askoz konplexuagoak dira eta gene batzuk parte hartzen dute karaktere bat definitzerakoan , edo gene batek karaktere bat baino gehiago determinatzen ditu, guzti hau ingurunearen eragina kontutan hartuz.

  • ALELOAK

Karaktere batentzat gene batek izan ditzakeen informazio-aukera ezberdinak dira.

(Adibidez lorearen kolorerako bertsio edo aukera ezberdinak izan daitezke kolore gorria ala kolore urdina ).

Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoari locus esaten zaio (loci pluralean)

Informazioa adierazterakoan aleloen ahalmenaren arabera bereiz ditzakegu:

  • alelo dominanteak edo gainartzaileak: bere kidearen adierazpena galarazten duena, zera dagoen bakoitzean nagusitzen da. ( letra larriz adierazten da: A, B, G, ..)
  • alelo errezesiboak edo azpirakorrak: haren kidea dominanatea denean adierazten ez den aleloa da. Bakarrik adierazten da alelo gainartzailerik ez dagoenean, zera bikotean alelo biak errezesiboak direnean. ( letra xehez adierazten da : a, b, g,..)
  • alelo kodominanteak:aleloen adierazteko ahalmena berdina da eta orduan bien informazioa adierazten da ( letra larriz biak AB ,...)
  • GENOTIPOA

Banako batek bere kromosometan duen gene multzoa da.

(Genetika mendelianoan genotipoa da karaktere bat edo gehiago determinatzen duen alelo- bikotea).

Organismo diploideetan ezaugarri edo karaktere bat adierazteko beharrezkoak dira kromosoma homologo bakoitzean dauden aleloak).

Genotipo motak:

homozigotikoa:karaktere jakin baterako genotipoan bi aleloak berdinak dituenean banakoa da. ( arraza puruak ). Bi aukera daude: bi alelo dominanteak AA ( homozigotiko dominantea) eta bi alelo errezesiboak aa ( homozigotiko errezesiboa)

heterozigotikoa : Karaktere jakin baterako bi aleloak desberdinak dituen banakoa da ->Aa ( arraza hibridoa)

  • FENOTIPOA

Banako batek agertzen dituen karaktereen multzoa da. (fisikikoak, fisiologikoak, portaerakoak).

Genetika mendelianoan fenotipoa da karaktere batentzat genotipoaren adierazpena. Baina adierazpen honetan ingurumen faktoreek eragina dute.

(fenotipoa= genotipoa + ingurumen faktoreak)