04.Infekzioen aurkako defentsa

4.1. Defentsa-mekanismoak

Gure organismoan, bi defentsa mekanismo ditugu:

  • Inespezifikoak. Infekzioetatik babestu.
  • Ezpezifikoak. Organismoan sartzen den mikroorganismoei egiten diote aurre. Mekanismo horiek immunitate-sistema osatzen dute.

Inmunitate sistema: Organismoa infekzioetatik babesten duten mekanismo zelularren multzoa; agente patogenoak ezagutzeaz eta suntsitzeaz arduratzen da.

Zauri bat eginez gero desinfektatu behar da. Zauri bat desinfektatzeko urez eta xaboi neutroz garbitu behar duzu.

4.2. Mekanismo inespezifikoak*

Gure gorputzak zenbait hesi ditu mikroorganismoak ez sartzeko gure gorputzean:

Larruazala. Zauriren bat egon ezean, hesi zeharkaezina da mikroorganismo gehienentzat

Mukosak. Kanpoaldearekin komunikatuta dauden epitelioak dira. Gorputzeko zati asko dugu mukosaz estalita, eta mukosak mikroorganismoak hiltzen dituzte.

Hantura. Organismoaren erantzuna da eta mikroorganismei aurre egiten diete. Globulu zuriek mikroorganismoengana joaten dira eta suntsitu egiten dituzte.

Hanturaren garapena ondokoa da:

1.Kaltetutako zelulak substantzia bat askatzen dute: histimina.

2.Histaminak globulu zuriak etortzea eragiten du.

3.Globulu zuriek bakterioak fagozitatu eta suntsitzen dituzte.

4.3. Mekanismo espezifikoak: inmunitate-sistema

Globulu zuri: Odoleko eta linfako zelula zurixka. Antigorputzak ekoizteko gaitasuna du, eta mikroorganismoaren aurkako defentsa-funtzioa betetzen du.

Linfozitoak: Odoleko globulu zuri mota bat da. Hauek mikroorganismoak eta gure gorputzetik kanpoko elementu guztiak bereizteko gai diren zelulak.

Bi mota daude:

  • B linfozitoak
  • T linfozitoak

Antigenoak: mikroorganismoek azalean dituzten proteinak edo beste molekula batzuk, mikroorganismoak organismora sartu ondoren erantzun inmunitarioa sorrarazten dutenak.

a) B linfozitoak eta antigorputzak*

Antigorputzak(inmunoglobulina): B linfozitoek sortzen dituzten proteinak dira. Antigenoa sartu ondoren organismoak sortzen duen substantzia,inmunitate-mekanismoan parte hartzen duena.

Mikroorganismoak antigorputzez estaltzen dira, eta horren ondorioz, globulu zuriak suntzi ditzakete.

b) T linfozitoak

Birus batek zelula bat kutsatzen duenean, zelulatik kanpo uzten du bere estalkia osatzen duten proteinak. Proteina horiek kutsatutako zelulak suntsitzen dituzte. Hori dela eta, birusa ez ugaltzea lortzen du. T linfozitoek, B linfozitoen antzera erabiltzen dira.

Inmunitate-sistemako elementu batzuen funtzionamendua erregulatzen dute. Ezinbestekoak dira gure gorputzarako.

4.4. Immunitate-sistemako arazoak

  • Gaixotasun autoimmuneak. Asko daude. Inmunitate- gure organismoko molekularen bat arrotza balitz bezala hartzean sortzen dira. Esate baterako, esklerosia, diabetesa,...
  • Alergiak. Baldintza normaletan aintzat hartuko ez lituzkeen antigenoei aurre egiten dienean sortzen dira. Polenetan eta hautseko akaroetan daude.