05. Gaixotasun infekziosoen tratamendua

5.1. Bakterioek eragindako gaixotasunen tratamendua.

Antibiotikoak: Bakterio-infekzioak tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak. Dosi egokietan toxikoak dira bakterioentzat eta ez diete kalterik egiten pertsonei.

Alexander Flemingek izan zen lehen antibiotikoa aurkitu zuena, penizilina, hain zuzen ere.

Gaur egun ia mota guztietako infekzioen aurkako antibiotikoak aurkitu dituzte. Baina badaude bakterio batzuk, antibiotikoei aurka egiteko gai direnak.

Sulfamidak

Gerhard Domagk konturatu zen koloragarri bat bakterizida bat dela eta gure gorputzean daudela. Honek infekzio bat sendatzeko erabili zuen.

5.2. Protozooek eta onddoek eragindako gaixotasunen tratamendua

Protozooek eta onddoen infekzioak tratatzeko, antiprotozoarioak eta fungizidak erabiltzen dira, hurrenez hurren. Antibiotikoak hauek baino eranginkorragoak dira.

Etsai garaiezina: malaria

Urtero malariak 1-3 milioi pertsona hiltzen ditu.

Malariaren lehen tratamendua zuhaitz baten azalan lortu zen, Kinina izeneko alkaloidea lortu zen.

Malaria prebenitzeko, eltxo-sareak erabiltzen dira, horrela eltxoak ziztatzea eragozten du.

Beste modu bat eragozteko DDT intsektizida da.Baina duela zenbait urte, intsektizida hori debekatu zuten, osasunari eta faunari kalte egiten dielako. Gaur egun, ordea, mugatuta eta kontrolpean erabili nahi dute.

Ez da malariaren aurkako txertorik aurkitu.

5.3. Birusek eragindako gaixotasunen tratamendua

Birusak eragiten dituzten infekzioak dira tratatzeko zailenak; behin birusak zelulen barruan daudenean zaila da haiei eraso egitea. Zenbait sendagaiak besterik ez dituzte sintomak aritzen.

Antibiralak (biruskontrakoak): Zenbait birusen aurka eraginkorrak diren sendagaiak. (GIBaren aurkakoa eta herpesaren birusaren aurkakoa).

5.4. Txertoak

Aintzinean konturatu ziren gaixotasun batzuk sendatu eta gero, ondoren ez zen berriro gaixotasun hori agertzen, hau da immunizatuta geratzen zirela. Hori bait da txertoen helburua.

Txertatzea modu bikaina da gaixotasun infekziosoen aurka egiteko.

Txertoek immunitate-sisteman eragiten dute eta infekzioei aurre egiteko antigorputzak garatu eta memoria-zelulak sortzen ditu. Horri esker, birus edo bakterio hori gure gorputzean sartzen denean, gure defensa-sistemak badaki zer egin, eta berehala hasten da inbaditzaileari aurre egiten eta infekzioa eragozten.

Baztanga

Gaixotasun birikoa da, eta gorputza oilaurrez betetzen da eta hauek birusa dute.

Edward Jenner medikuak bazekien behiaziendarekin lanean ari ziren pertsonek behiaren baztanga harrapa dezaketela. Behiaren baztanga zuen emakume baten oilarruetako likidoa atera zion eta ondoren mutiko bati txertatu zion. Mutil hori behiaren baztangaz gaixotu zen. Jennerrek bahiaren baztangaz kutsarazi zuen persona osasuntsu bat, eta ondoren baztanga inokulatu zion. Aurrez behiaren baztanga izateagatik, persona hori babestuta zegoen eta ez zen gaixotu; giza baztangarekiko immunizatuta geratu zen.

Saguaren eta katuaren jolasa: hiesa

Txertoak aurkitu zituztenetik, asko hobetu da mundu honetako osasuna. Ez dago txerto bat gaixotasun bakoitzeko eta bi arrazoi daude:

  • Gizartea: Mundu garatuan gaixotasunak askoz gehiago ikertzen dira.
  • Zientzia: Gaixotasun batzuen aurkako txertoak egitea oso zaila da.

Hiesaren birusa da haren aurkako txertoa bilatzeko ikerlariei arazo gehien sortu diena. Arazoa da oso askar mutatzen dela.. mutatzen denean, bere estalkiaren proteinak aldatzen dira. Beraz, proteinei aurre egiteko sortu diren antigorputzak ez dute balio estalkiaren proteinei aurre egiteko.

Karen Slobod eta Julia Hurwitz beste estrategia bat proposatu zuten GIBaren aurkako txertoa: Birusaren aniztasunari aurre egiteko, aniztasuna erabili behar da txertoan.

Louis Pasteur eta txertoak

Louis Pasteur zenbait txerto aurkitu zituen, adibidez, amorruaren eta aziendaren karbunkoaren (antraxa) aurkakoak.

Txertoa artalde bateko ardiekin frogatu zuen. Artalde horretako ardien erdiei txertatu zituen, eta gero ardi guztiak karbunkoaren bakterio sartu zizkien. Horrekin konturatu zen txertatutako ardi guztiak bizirik jarraitzen zutela. Txertoa tenperatura altuan sorrarazitako bakterioen prestakina zen. Bakterio ahul horiek gaixotasuna arina eragiten zioten aziendari, eta horregatik, azienda hori karbunkoarekiko inmunizatuta geratzen zen.

Genetika eta txertoak

Gaur egun, ADN txertoa aztertzen ari dira. Plasmido batean, infekzio-agentearen ADN zatia sartzen da. Plasmidoak proteina kodeatzen duen gene bat garraiatzen du gihar-zeluletaraino. Horren ondorioz, inmunitate-erantzuna eragiten duen antigenoa agertzen da. Plasmidoa ez da txertatuko banakoaren zeluletan errepikatzen; eta horri esker, antigorputzak eta memori-zelulak sortzen dira.