1.Lurra:planeta dinamikoa

Unibertso osoan gertatzen den moduan, Lurreko kontinenteak jitoan higitzen dira, planetaren barrualdeko korronteek bultzatuta.

1.1. Atmosfera aldatu egiten da

Lur planeta 5.000 bilioi tona gasez inguratuta dago. Gas horien %80 behealdeko geruzan dago; alegia troposferan. Konposizioa asko aldatu da Lurraren historian zehar.

Gaur egungo Lurreko atmosferaren osagai nagusiak hauek dira: nitrogenoa (%78,1), oxigenoa (%20,9),argona

(%1), ura eta karbono dioxidoa.

Dena den, kantitatez eskasak diren gasek kontrolatzen dute klima, eta hortaz, bizitza.

Esaterako, ur-lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa berotegi-gasak dira.

Berotegi-gasak atmosferaren masaren %0,1 baino gutxiago dira. Hala ere, Lurrak igortzen duen bero-energia hori harrapatzen dute, eta horri esker, gure planetaren gainazaleko tenperatura 30ºC-tik gorakoa da. Berotegi-gasik ez balego, atmosferaren batez besteko tenperatura ez litzateke 15ºC-koa izango, -18ºC-koa baizik.

Gainera atmosfera dinamikoa da. Airea, lurrazaleko beroa xurgatzen duenean, hedatu egiten da. Beraz, dentsitatea txikitu, eta gora egiten du; orduan, tenperatura txikiagoan dauden aire-masek (goian daudenak) aire bero horren lekua hartzen dute. Horrela, haizea sortzen da (brisak,urakanak...)

1.2.Planeta ozeanikoa

Eguzki-sistemako satelite askotan, adibidez,Europan (Jupiterren satelitea) ura erruz dagoela dakigu baina ur hori izoztuta dago.

Lurraren gainazaleko ura, ordea, likidoa da eta hiru arrazoi daude:

  • Eguzkitik hurbilago dagoelako Jupiterren sateliteak baino.
  • Lurrak masa handiagoa duelako; beraz, grabitate handiagoa du, eta horri esker, atmosfera du. Presio atmosferikoak ura lurruntzea mugatzen du.
  • Lurraren atmosferan berotegi-gasak daudelako; izan ere, gas horiek hidrosfera izoztea eragozten dute.

Beraz, atmosferak eta hidrosferak sistema dinamikoa osatzen dute, eta materia eta energia ematen dizkiote elkarri etengabe URAREN ZIKLOARI esker. Uraren zikloan ura kondentsatu egiten da, eta euria egiten du. Euria lurrean sartu edo isuri egiten da, eta itsasora iristen da; lurrundu eta atmosferara itzultzen da, eta berriro hasten da zikloa

1.3. Higadura eta sedimentazioa

Urak material solidoa higatu eta kontinenteetako leku altuetatik leku baxuetara eramaten du, eta haietan jalkitzen du (sedimentazioa). Higatutako materialek ioitan disolbatuta bidaia dezakete, edo harri zatitan. Jalkitzen direnean, sedimentu kimikoak eta sedimentu detritikoak sortzen dituzte, hurrenez hurren. Sedimentazioa aintziretan gertatzen da, eta oro har, sakonera txikiko itsas hondoetan.

Milioika eta milioika urtetako higaduraren ondoren, erabat laua izan beharko luke Lurrak, baina ez da horrela Lurraren barrualdearen aktibitatearengatik