03.Non daude geneak?

3.1. Kromatina eta kromosomak

KROMATINA: Nukleoan dagoen ADNz eta proteinaz osatutako substantzia da

KROMOSOMA: Zelula-zatiketan (mitosian) kromatina harizpitan kondentsatzen da; harizpi horiek kromosomak dira.Zelula eukariotoetan nukleo barnean dauden unitate morfologikoak dira, ADN eta proteinaz(histonak) eraturik daude.

Gizakiok 23 kromosoma pare ditugu

3.2. Ernalketa eta hornidura genetikoa

1902an Walter Sutton (1877-1916) ohartu zen matxinsaltoaren sexu-zeluletan kromosoma-joko bat dagoela, eta gainerako zeluletan, berriz, kromosoma pareak daudela.

Gizakien zelula guztiek 23 kromosoma pare dituzte, sexu-zelulek izan ezik Sexu-zelulek (obulua eta espermatozoidea) 23 kromosoma dituzte