08. Epigenetika

Epigenetika gene-adierazpenean edo zelulen fenotipoan ADN sekuentzia aldatu gabe egon daitezkeen aldaketa heredagarrien ikertzen duen genetikaren adar bat da.

Badakigu herentziazko zenbait ezaugarri ez direla ADNaren nukleotidoen sekuentziaren ondorio. Informazio jakin bat kode genetikoaz bestelako kode baten bidez transmititzen da; alegia, kode epigenetikoaren bidez.

Zenbait minbizi mota kode epigenetiko horrekin lotuta dago. Gaur egun, medikamentu epigenetikoak egiten hasi dira.

Zenbait minbizi garatzean epigenoman gertatzen diren aldaketak alderantzikatzea da medikamentu horien helburua. Medikamentu horietako batzuk erabili izan dira, adibidez, bularretako minbiziak eta leuzemia mota jakin batzuk tratatzeko