Zaldia

Zaldia (arra) eta behorra (emea) ugaztun belarjalea da. Zaldia bezatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile eta zamabere gisa erabili izan da, nahiz eta hainbatetan haragi iturri garrantzitsua izan den. Islandian esate baterako, Islandiar ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxienetarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago bertako sukaldaritzan.

Zaldien altuera 142 eta 183 cm artekoa izaten da eta bere pisua, 380 eta 1000 kg artekoa.

XX. menderarte zaldia armada ezberdinetan erabili izan da eta hainbat arbadak gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte.

Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da.