Kangurua Australian eta Ginea Berrian bizi den ugaztuna da, martsupiala. Marsupial guztietan gertatzen den bezala, kumeak jaio ondoren martsupio batean garatzen dira, ugatzari lotuak.
Duela 15 milioi urte agertu ziren Australian. Gehienak belarjaleak dira. Baina batzuk, txikienek, zomorroak jan ahal dituzte.
65 kanguru espezie inguru daude, esate baterako Kanguru Gorria, Kanguru Grisa, Walabia eta Kuoka. Kanguru 10 espezie mota galzorian daude ehiza dela-eta. Tamaina handienekoak Kanguru Gorria eta Kanguru Grisa dira. 2 m luze izatera iritsi daitezke eta 85 kilo pisatzen dute. Kanguru txikienak, 30 cm neurtzen dute eta sagu itxura dute.
Koalarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.