Txintxilla Chinchilla generoko karraskarien izen arrunta da. Kinkilidoen familiako ugaztun honek ile luze eta leuna du[2].
Generoa naturan Hego Amerikan baino ez da bizi. Bi espeziez, buztan laburreko Chinchilla chinchilla eta buztan luzeko Chinchilla lanigera, osatuta dago. Biek hibrido bat osatu dute, etxekoturiko Chinchilla lanigera x Chinchilla chinchilla hain zuzen ere.
30 cm-tako neurria eta 1,8 kilogramotako pisua izatera hel daitezke.
Karraskari gehienak bezala belarjaleak dira.