Itsas zaldiak arrainak dira, Syngnathidae familiaren animaliak. Zaldiarena gogorarazten duen gorputza dute,hezur-plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik hurbil.
Espezierik handiena (Hippocampus ingens) 30 zentimetrorainoko neurria izan dezake eta kilo baterainoko pisua.
Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Mediterraneoan Hippocampus guttulatus da espezierik ugariena. Gutxi gorabehera, hamabost zentimetroluze da eta mutur luzea du.
Ugalketari dagokionez, animali obiparoak dira nahiz eta arrak arrautz bere barnean gordetzen dituen hauek jaio arte obobibiparoek egiten duten bezala.
Itsasoko animali txikia jaten dituzte eta ehiztari apartak dira.