Papagaioa

Psittaciformes, loroak, perikitoak, kakatuak, papagaiak eta gisako hegaztiak biltzen dituen ordena da. Obiparoak dira.

Ordena honetako hegaztien bereizgarria da oso azkarrak direla eta espezie batzuek gauza direla ahoskatzeko eta giza hotsak nahiz hitzak errepikatzeko.

Hego Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Afrikan eta Madagaskarren, Australian, Ginea Berrian, Zeelanda Berrian eta Ozeano Bareko hegoaldeko uharteetan bizi dira gehienak.

Hegazti potoloak dira, buru handi, lepo motz eta gorpuzkera biribilekoak. Kolore biziko lumak izan ohi dituzte.

Tamaina desberdinetako hegaztiak sartzen dira ordena honetan: espezie txikienak —Micropsitta pusio— 10 g pisatzen ditu, eta 8 cm garai da; espezie handienak Ara hyacinthe—, berriz, metro bateko garaiera du eta 1,7 kg -tako pisua.

Fruitujaleak dira gehienak, eta aleak, intxaurrak eta lore-begiak janez osatzen dute elikadura.