Tukanak hegazti tropikal obiparoak dira, Hego Amerikakoak. Hegazti hauek oso moko handia izateagatik dira bereiztuak, baita beraien mokoetako kolore biziengatik ere. Nahiz eta jendeak kontrakoa uste, mokoa ez da batere astuna, hau da, arina da. Familia honek, 6 genero eta 40 espezie inguru hartzen ditu.
Tukanek 18 eta 63 cm artean neurtzen dute eta 130 eta 680 gramo arteko pisua izaten dute. Handiena, Toco tukana deiturikoa da.
Fruitu, intsektu eta beste harrapakin batzuk, adibidez, sugandila txikiak, usakumeak eta beste hegazti batzuen arrautzak jaten ditu. Arboreoak direla esaten da, hau da, adarren gainean jezartzen dira beraiengandik igo ordez, eta zuhaitzetako zuloetan jartzen dituzte beraien habiak, beraz, beraien arrautzak ere bertan jartzen dituzte. Normalean 2 arrautzetik 4 arrautzera jartzen dituzte. Beraien moko sendoa matxarda gisa erabiltzen dute beraien lepoa aurrerantz luzatuz bilatutako janaria lortzeko.
Tukanak ez dira hegazti migratzaileak eta bikote txikietan edo multzo txikietan aurki daitezke.
Hegazti multzo honen izena tupi hizkuntzako tucana hitzetik dator, frantsesaren bidez.