Mofeta ugaztun familia bat da. Oso ezagunak dira mehatxupean isurtzen duen gai kirastunagatik. Mofetaren larrua, bestalde, oso preziatua da.
Ezaugarririk nabarmenena du usain txarra, kirastuna, uzkiko guruinek isurtzen dutena. Mofetak isurtzen du kirats hori bere burua arriskupean ikusten duenean. Isuri aurretik, mofeta bakoitzak jarrera bat hartuko du, espeziearen arabera: batzuek buztana jasoko dute, beste batzuek, ostera, atzeko hankak. Edozein modutan, arrisku egoeretan, espezie guztiek egiten dute soinu zorrotz bat.
Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik buztaneraino. Orojalea da, intsektuak jan ditzake, arrautzak, fruituak, ugaztun txikiak, txoriak eta eztia. Jeneralean, gauez ibiltzen da janari bila.
Mofeta emea 55 egun izaten da umedun, eta 1 eta 10 ume egin ditzake. Horiek amaren esnea edaten dute, 10 bat astez.
Mofeten neurria 40 eta 94 cm artekoa da eta bere pisua, 0,5 kilogramo eta 8,2 kilogramo artekoa. Handeienak Comepatus familiakoak dira.