Azeria

Azeria txakurraren familiako ugaztun haragijale txikia da. Otsoa eta txakurra bezala, mutur zorrotza, belarri handi eta hirukiak eta buztan luzea dauzka.

Gauza geldiak ez ditu oso ondo ikusten, baina, bestalde, ez du arazorik gauez ikusteko .Usaimena ere oso garatua dauka. Salto egiten duenean, buztana erabiltzen du oreka mantentzeko. Eta belarriak, alde guztietara mugi ditzake. Soinu oso arinak entzun ditzake, urrutitik badatoz ere. Azeri gorriak aharrausi egiten duenean, bere 42 hortzak ikusten zaizkio, batez ere, lau letagin luze eta zorrotzak.

Azeri gorria arruntena da; Txakur ertain baten tamainakoa da eta bere pisua 3,6 eta 7,6 kg artekoa izaten da . Larru gorrixka du, neguan luzeagoa dena. Ia mundu guztian bizi da.

Azeririk handienak Kanadan bizi dira , bere neurria 46- 90 cm-takoa, eta bere isatsak 55 cm inguru neurtzen ditu eta bere pisua 14 kilotaraino heldu daiteke.