Krokodiloak Crocodylidae familiako narrasti haragijale urtar handiak dira, tropikoetan bizi direnak Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian. Batez ere ur gezako ingurunetan bizi dira, hala nola ibai, aintzira eta hezeguneetan, eta batzuetan ur gazikarako inguruetan.
Oro har ornodunez elikatzen dira, hala nola arrainez, narrastiz eta ugaztunez, eta espeziearen arabera batzuetan ornogabeez, hala nola moluskuz eta oskoldunez.
Krokodiloak narrastien taldekoak dira, muskerren oso antzekoak, bere tamaina handikoak. Bizkarrean, lepotik isatseraino, plakaz osatutako geruza daukate, handiagoak diren harrapariak usatzeko. Indar handia dute, gorputzaren pisua hiru aldiz arrastatu baitezakete. Krokodiloen tamaina txikietan 1,5 metro luze eta handiek 7,5 metro izan ahal daitezke. Pisuari dagokionez, handienek 1.700 kilotako pisua izatera hel daitezke .
Australian eta Asian dauden krokodiloak munduko handienak dira eta Amerikan eta Afrikan dauden krokodiloak txikienak.
Krokodiloak ugalketa sexuala duten obiparoak dira. Ugaldu baino lehenago, hostoekin eta lurrarekin habia egiten dute uretatik hurbil eta ugaldu ondoren arrautzak jartzen dituzte bertan. Ez dituzte arrautzak berotzen, baina bai zaintzen. Arrautzak hostoen beroarekin berotzen dira eta horrela kumea jaioko dela ziurtatzen da. Emeak ez dira kumeetatik urrun egoten, suge eta bestelako arrautza-jaleetatik babesteko