Marmokak Cnidaria filumeko animalia igerilari obiparoak dira. Marmokek morfologia oso ezberdinak dituzte eta Scyphozoa, Staurozoa, Cubozoa eta Hydrozoa klaseak dituzte barruan.
Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. Gorputzaren %99 ura izaten da. Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk.
Handienek (Nemopilema nomurai) 2 metro zabaleko diametroa izaten dute gehienez eta pisuari dagokionez 150 kilogramo inguru pisatzera hel daitezke.
Ia denak planktona janez elikatzen dira.