Marrazoa

Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain obibibiparoa da. kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.

Arrainez elikatzen da eta harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.

Marrazorik handiena bale marrazoa da eta 15 eta 20 metro arteko luzeera izan dezake eta 20.000 kilogramotako pisuraino hel daitezke.