Gepardoa felidoen familiako ugaztun haragijalea da, guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira.
Gepardoa puntu beltzez osatutako azal eta ile oria du, lehoinabarren antzera, nahiz eta azken hauek orbanak zabalak eta handiagoak izan. Animalia argala da (felidorik argalena kiloz kilo), oso luzea da proportzioz eta hankaluze zein isatsluzea.
Gepardoa, lurzoruko animaliarik bizkorrena da, soilik hegazti azkarrenek gainditu dezakete bere abiadura punta. Kalkulatu den gepardorik azkarrenak 115 km/h-ko abiadura punta lortu zuen, nahiz eta animali hauen batezbestekoa 98-108 km/h izan. 3 segundotan 0-tik 100 kilometro hordura pasa daitezke eta korrika bizian daudenean 7 metroko urrats luzeak ematen dituzte, ia-ia lurzorua ukitu gabe.
74-90 cm-ko altuera du sorbaldetaraino, isatsa kontuan hartuz 250 cm-ko luzeera gainditu dezakete eta 35-60 kg bitarteko pisua dute, oro har, gehienak 50 kg-ra heltzen ez diren arren (arrek batezbesteko pisua 45 kg-tan daukate, emeek apur bat baxuago).