Tximinoa (Primateak)

Primateak ugaztun ordena bat da. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Homo sapiens izan ezik, hau kosmopolita baita. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Hau dela eta ugaztunen artean nahiko talde zabala da eta gehiago Euarchontaren barruan, non beste ordenek ez duten espezie bakar batzuk baino. Antza denez, Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugaztunen diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte.

Primateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten dituztenak ere, batez ere artropodoak. Dena dela, aukera zabalduena haragijale-frutajalea izatea da. Haginak multituberkulatuak dituzte eta premaxilarraren garapena urria da.

Priamteen neurri eta pisuari dagokionez, ezberdintasun handiak aurki ditzakegu, Bertheko Lemur sagutik hasita, 30 gramo pisatu eta 10 cm inguru neurtzen dituena, Medietako Gorila arte, 200 kilogramo pisatu eta 1,80 metro neurtzen dituena.