Trikua edo kirikinoa ugaztunen familiako azpifamiliako kidea da. Gorputzaren gaina eta alboak arantzaz inguraturik du, morkots baten moduan. Hamasei triku espezie ezagutzen dira, bost generotan sailkaturik. Europan, Asian eta Afrikanbizi dira, berez; bai eta Zeelanda Berrian ere, gizakiak sarturik.
Triku espezie guztiak oso antzekoak dira, eta bizitzeko era bertsua dute.
25 cm inguru luze izaten dira eta 540 gramoko pisua izan dezakete. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzaz estaliak dituzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak, berriz, ile gogor latz samarrez beteak. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono egiturakoa, zorrotza. Animalia gauzaleak dira; iluntzen duenean ateratzen dira janari bila.
Barakuiluak, bareak, intsektuak eta harrak jaten dituzte batik bat, baina baita txoriak eta sugeak ere.