Otsoa ugaztun haragijale bat da. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako,[3] baina azkeneko hamarkadetan berriro ere Araba-Bizkaietako mendebaldean bizi izatea lortu zuen XXI. mendearen hasieran, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita; baina euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.
Otsoen altuera 60- 90 cm artekoa izan daiteke eta bere luzeera, buztana barne, 120 eta 200 cm artekoa. Pisuari dagokionez, 32 eta 70 kilo artekoa izan daiteke.