Txerria edo urdea ugaztun bat da, Sus scrofa basurdearen azpiespeziea. Txerri emeari urdanga ere deitzen zaio. Orain dela 5.000 urte egin zuten abere eta mundu guztitik zabaldua dago.
Txerriak orojaleak dira, beraz elikatzeko errazak dira, baserri askotan sukaldeko hondarrak beren elikaduraren parte dira eta askatasunean beren kumeak jatera iritsi dezakete.
Txerriak goi-guruina ez duten ugaztun bakarrak dira, horregatik bustitzen dira sarritan,bereziki klima beroetan. Ez badira nahikoa bustitzen bere azala gaiztu daiteke,eta askotan baserrietan ur garbirik ez dutenez lokatzean nahiz ximaurrean bustitzen dira,horregatik deritzaie txerri pertsona zikinei,berez izengoti injustoa txerriendako.
Bere pisua 150 kilogramotaraino heldu daiteke eta neurria 1 metrotaraino.
Oso usaimen ona dute, eta Europako herrialde askotan trufak aurkitzeko erabiltzen dira.