Puma

Puma felidae familiako ugaztuna da. Ameriketan jatorria duen bigarren felidorik handiena, jaguarra eta gero. Espezie jeneralista da, kontienenteko ia habitat guztietan bizi dena.

Pumak katu lirain eta bizia da, gorpuza luzea du eta bere tamaina txikiagoagatik ez balitz lehoi emeen antza handia duen katua da, horregatik Amerikako lehoia edota mendi lehoia izenengatik ere ezagutzen da. Burua gorputzarekin konparatuz nahiko txikia da, beste katu handiak baino txikiagoa du burua gorputzarekiko konparaketa eginez gero.

Sorbalderainoko altuera 60-80 zentimetro bitartekoa da eta sudurretik isats ertzarainoko luzeera 2,4 metrotan neurtu ohi da, dena den 1,5-2,75 m-ko tartearen bueltan dago.

Iparraldeko pumak hegoaldekoak baino handiago eta pisutsuagoak dira. Arren batezbesteko pisua 53-72 kg-koa da eta emeena 34-48 kg.

Puma munduko laugarren felido handiena da (lehoinabar afrikarraren parean), lehoinabar afrikarrak batezbestez pisutsuagoak eta sendoagoak izan arren. Pumak ez dira panteratzat jotzen orro egiteko gaitasunik ez daukatelako. Pantera familiako deskribapen zehatzean, pantera gisa hartzen da orro egiteko gai den felidoa, eta sailkapen fin horretan tigreak, lehoiak, jaguarrak eta lehoinabarrak daude soilik.

Puma harrapatu dezakeen edozein harrapakinaz elikatu daiteke, intsektuetatik animali handietaraino. Bere harrapakin gogokoenak oreinak eta antzeko tamainako animaliak dira. Armadiloak, txerri basatiak, altzeak, narrastiak eta hegaztiak ere ehizatzen ditu.