Kameleoia Kameleonidoen familiako narrasti obiparo ezkatatsuen izen arrunta da.
Kameleoia Sahara azpiko Afrikan eta Europako hegoaldean, Sri Lanka, India eta Asiako beste lurraldeetan bizi da gehien bat. Ezagunak dira kolorez aldatzeko gaitasuna dituztelako, euren mingain luze eta bizkorragatik, eta begiengatik: bakoitza leku batera independienteki mugitu daitekelako. Kamaleoi hitzaren jatorria grekotik dator eta "lurreko lehoia" esan nahi du.
Kameleoi espezien artean tamaina ezberdin asko daude, Brokesia espeziekoak 2,9 cm eta handienak 80 cm-tako luzeera izatera hel daitezke eta 200 gramotako pisua izan dezakete. Brokesiarik txikienak zentimetro eta erdiko luzeera har dezake. Kameleoi gehienek buruko apaingarriak erakusten dituzte, adarrak, gandorrak eta bestelako protuberantziak aurkezten dituzte. Normalean arrak apaingarri gehiago dituzte emeak baino. Belarriak ez dituzte, baina barne belarriekin behesoinuak entzun ditzakete. Oin bakoitz bi zatitan banaturik dituzte, honek adarretara heltzeko baliogarri egiten zaie. Mugimentu geldo geldoak egiten dituzte. Baina mingain bizkorra dituzte, eta luzeera askotan gorputzaren luzeera gainditu dezake.
Mingainaren punta itsaskorra da eta intsektuak osorik arrapatu eta jan egiten dituzte.