Tyrannosaurus rex famatua , Kretazeoan bizi izandako espezie haragijale obiparoa da.
Kretazeoko dinosauroa izan zen, inoiz izan diren haragijaleetan handiena (Tyrannosaurus generoa). Aurkitu ziren aztarnen arabera, 12 m inguru luze eta 6 m inguru garai zen, eta 6.000 eta 10.000 kilogramo bitarteko pisua izango zuen. Kretazeoaren azkenaldian bizi izan zen, Ipar Amerikan eta Asian (Mongolia). Burua, lepoa, gorputza, atzeko hankak eta isatsa oso sendoak zituen, baina aurreko hankak, berriz, laburrak eta argalak. Atzeko hanken gainean jauzi eginez ibiltzen zen.