Hontz Handia

Hontz handia hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen hegaztien ordena osatzen dutenak. Hegazti guztiak bezala, obiparoak dira. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae. Afrikan, Europan eta Asian bizi dira.

Mozoloak ere ordena berekoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera estrigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.

29 eta 73 cm arteko altuera izaten dute eta hegoen zabalera 1,38 eta 1,7 m artekoa izaten da. Pisuari dagokionez, 1,5 eta 4 kg artekoa izaten da.

Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai.