Astoa

Astoa Equidae familiako zama-abere ugaztuna da, Perissodactylaren barnean, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza.

Asto honen antzinako arbaso basatia Equus africanusa da, Afriakako basa astoa. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaien baina Nomenklatura Zoologikoak 2003. urtetik aurrera espezie domestikatuen izenak espezie basatiaren izenarekin bat egin behar duela esaten du.

Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Eta bere pisua, 80 eta 480 kilo artetakoa. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.

Astoa munduko leku ezberdinetara zabaltzen joan da, bereziki zama-aberea bezala erabilia izan zenean, esate baterako Ameriketara. Haren ondorioz, eta hainbat abere bertan abandonatuak izan zirelako, basa-astoen populazioak sortu dira esate baterako Ipar Ameriketan.

Bere elikadura, landareetan oinarritua dago.