Pailazo arrainak bere kolore ikusgarriengatik bereizten dira, zuria eta, gorria, arrosa edo laranja. Koralezko arrezifetan bizi dira, anemonak, bere "etxe" bezala edukita.
Pailazo arrainak orojaleak dira. Gekieneta haragijaleak izaten dira eta bere harrapakinak uretan jaten dituzte, baina bere dietan landareak ere behar dituzte, neurri txikiago batean bada ere.
Hauek, uraren tenperatura igotzean ugaltzen dira.
Arrain guztiak bezala hauek ere obiparoak dira eta oso erraza da emea nor den jakitea, pailazo arrainen taldearen handiena bait da. Bitxikeri moduan aipa dezakegu emea hiltzen denean, taldearen ar gainartzailea eme bihurtzen dela.
Espezie honen barruan hainbat azpiespezie aurki ditzakegu, hautako handienak 18 zentimetrotako neurria hartzera hel daitezkelarik. Pisuari dagokionez, handienak 450 gramo pisatzera hel daitezke.