Izurdeak ugaztun itsastar haragijaleak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko, orientatzeko eta ehizatzeko. Soinua radar baten antzera erabiltzen dute, ekolokalizazio metodoa erabilita.
Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urarik hartu gabe.
2 eta 9 metro arteko luzeera dute, gorputza eta burua handia, mutur luzea eta buruaren gainean arnasa hartzeko balio zaien zulo bat Haragijale zorrotzak dira.
Izurde baten pisua 300 kg ingurutaraino hel daiteke.