Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) ugaztuna den eta hartzaren familiakoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdean duena.
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du. Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelean eta bizkarrean ile zuriak. Bere pisua 70 eta 125 kilogramo artekoa da eta bere neurria, 1,2 metro eta 1,9 metro artekoa da.
Euren zangoetan bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.
Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehien bat belarjalea da. Jaten duten %99-a banbu kanabera da. Batzuetan zomorroak, arrautzak, marraskariak eta orein kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg banbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu behar izaten dute. Egunaren denbora gehiena jaten ematen dute. Gatibutasunean euren janaria banbua, azukre kanabera, arroz ahia, azenarioa, sagarra eta batata da.