Komodoko dragoia munduan dagoen muskerrik handiena da. Musker guztiak bezala, obiparoak dira. Indonesiako Komodo, Rinka, Gillimontag eta Flores uharteetan bizi da.
Eskuarki bi eta hiru metro artean neurtzen du eta 70 kg pisatu. . Buztan indartsua eta gihartsua du, bere gorputza bezelakoa. Zerra formako 60 agin ditu. Aginak sarritan aldatzen ditu eta agin bakoitzak 2,5 zentimetro neur dezake. Bere mingaina luzea, horia eta bi zatitan banatuta du.
Komodoko dragoiak leku bero eta lehorreak gustoko ditu. Belardi altu eta zabaletan, sabanan eta baso tropikalen beheko zonaldetan bizi ohi da. Hala ere, gutxi batzutan hondartzetan edota erreken ohantze lehorretan aurki daiteke. Gazteak aldiz, zortzi hilabete bete arte zuhaitz ugari dagoen lekuak nahiago dituzte.
Egunez bizi dira eta bakartiak dira. Jateko eta emeekin parekatzeko elkartzen dira soilik. Besteengandik babesteko metro eta hiru metro arteko gordeleku sortzen dituzte bere atzapar ahaltsuei ezker. Gordeleku hauetan bizi denez eta bere tamainari ezker gorputz berotasuna gauez mantentzeko gauza da, modu honetan, goizean eguzkiaren berotasuna jasotzeko beharra gutxiagotzen du.
Komodoko dragoiak haragijaleak dira. Sarraskia jaten dute normalean, baina batzutan animalia biziak ehizatzen dituzte.
. Emeak 37 zentimetroko 20 arraultz errun ditzake eta 7-8 hilabetez zaintzen dituzte.