Tximeleta, mitxeleta, mitxoleta, pinpilinpauxa, pinpirin, inguma, kalaputxia, txiribiri, tximirrika, jainkoilo, txoleta, sorgin-oilo edo mitxirrika intsektu hegalari mota bat da, Lepidoptera ordenakoa. Intseku guztiak bezala, hauek ere obiparoak dira.
Munduan zehar 15.000-20.000 espezie inguru daude. Hauetatik handiena, Ornithoptera alexandrae espeziearen emea da, 31 zentimetroko zabalera izatera hel daitekena (arra txikiagoa izaten da). Ginea berrian bizi da eta bere pisua 12 gramotakoa izan daiteke.
La mariposa diurna más grande que existe es la Ornithoptera alexandrae hembra, que puede llegar a tener 31 cm de envergadura (el macho es un poco más pequeño), vive al sudeste de Nueva Guinea.
Tximeletak belarjaleak dira. Larba egoeran daudenean inguruan aurkitzen duten materia begetala jaten dute eta helduak direnean loreen nektarra jaten dute gehien bat.
Metamorfosia edo itxuraldaketa prozesu harrigarria burutzen dute tximeletek euren bizitza-zikloan, lau fasetan:
Arrautza.
Larba (beldarra)
Pupa (krisalida)
Imago (heldua)