Txakurra

Txakurra ugaztun haragijale bat da. Txakurrak otsoetatik (Canis lupus) etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek duela 150.000 urteraino luzatzen duten abere bihurtzea.

Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Batzuk txiki-txikiak dira (adibidez, chihuahua) eta beste batzuk handi-handiak (Argentinar dogoa). Hainbat koloretako txakurrak daude, eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...

Herrialde gehienetan txakurrek laguntasuna baino ez dute ematen, baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Herrialde batzuetan txakurrak animalia zikintzat jotzen dira; beste batzuetan,

Txakurren neurria 20 cm-tatik 90 cm(Daniar Handia) . artekoa izan daiteke eta bere pisua 5 kilotatik 120 kg (San Bernando). kilotara heldu daiteke.